Lan honetan, aztertu egin dugu Foru Hobekuntzaren ezohiko erreforma-prozedura. Kanpoan uzten du parlamentuaren ekimena eta mugatu egiten du erkidegoko zein Estatuko ganbera legegileen esku hartzea eta gobernuek testu negoziatu eta adostu bat berrestera mugatzen du, zuzenketarik egiteko aukerarik gabe. 2001ean eta 2010ean onartutako erreforma partzialak aztertu ditugu, biak ere Nafarroako Parlamentua behar baino lehen desegiteari eta inbestidura-prozedurari buruzkoak, jatorrizko erredakzioak sortutako disfuntzioak zuzentzeko helburuarekin. Porrot egin duten beste erreforma-ekimen batzuk ere aztertu ditugu. Azkenik, erreforma-prozedura zaila izanik ere, etorkizunerako iradokizun batzuk eskaini ditugu jorratu gabe gelditu diren gaietarako; hala nola, eskumenen arloa, zuzeneko demokraziaren mekanismoak, hizkuntza-erregimena, Hobekuntzaren erreforma-prozedura bera, Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorraren eraginak eta abar.
I. EL PROCEDIMIENTO DE REFORMA DEL AMEJORAMIENTO DEL FUERO. 1. Regulación. 2. Peculiaridades. II. LA LEY ORGÁNICA 1/2001, DE 26 DE MARZO. 1. Iniciativa y propósito de la reforma. 2. Contenido. III. LA PONENCIA DE AUTOGOBIERNO 2003-2007. IV. LA LEY ORGÁNICA 7/2010, DE 27 DE OCTUBRE. 1. Iniciativa y propósito de la reforma. 2. Contenido. V. LAS CUESTIONES PENDIENTES. ALGUNAS PROPUESTAS. 1. El ámbito competencial. 2. Las instituciones de democracia directa. 3. El papel del Parlamento de Navarra. 4. Participación de Navarra en las instituciones comunes del Estado. 5. El régimen lingüstico. 6. La disposición adicional segunda del Amejoramiento en relación con la disposición transitoria cuarta de la Constitución. VI. BIBLIOGRAFÍA.