Egileen arauak

1. Lanak aurretik osorik nahiz zati batean argitaratu gabeak izango dira.

2. Lanek 20-30 orrialde inguruko luzera edukitzea gomendatzen dugu, tarte eta erdiko zuriunearekin. Orrialde guztiak egongo dira zenbakituta, baita oharrak eta grafikoak dauzkaten orrialdeak ere.

3. Azaleko orrialdean hauek jaso beharko dira: izenburua, egilearen edo egileen izena-abizenak (bi abizen) eta lana amaitu den eguna.

4. Lanekin batera, laburpen adierazgarri bat aurkeztu beharko da, 80 orrialdetik beherakoa. Era berean, gako-hitzak aipatuko dira (ez zortzi baino gehiago).

5. Testua behar bezala egituratzeko, argi eta garbi bereizitako ataletan banatzea, epigrafe nagusietan zenbaki erromatarrak erabiltzea eta gainerakoan zifra arabiarrak erabiltzea gomendatzen dugu (adibidez: I./1/1.1./2./2.2./2.2.1./3./ II./1...).

6. Euskarri informatikoan aurkeztuko dira ilustrazioak, grafikoak, taulak eta abar.

7. Aipamenak letra etzanez egingo dira, eta testuan sartuta egongo dira, bi lerrotik gorakoak ez direnean. Aipamen luzeagoetarako, gorputz txikiagoa erabiltzea gomendatzen dugu, paragrafotik bereizita eta koskatutako lerroetan.

8. Oharrak modu korrelatiboan zenbakituko dira, eta orri-oinean jarriko dira.

9. Artikuluaren amaieran, aipatu den bibliografia jasoko duen atala erantsiko da.

10. Aipamen bibliografikoak egiteko, arau hauek jarraituko dira: (ISO 690, ISO 215):

10.1. Liburuak

ABIZENAK, Egilearen izena, Izenburua: azpititulua. Izen-abizenak (nork) itzulita; Izen-abizenak [bigarren mailako beste arduradun batzuek) berrikusita, Bilduma, Hiria: Argitaletxea, urtea, edizio-zenbakia, orrialde-kopurua, eta liburukiaren zenbakia, hainbat liburuki badira. Adibidez: Alli Aranguren, Juan Cruz, La Cooperación entre la Comunidad Autónoma del País Vasco y la Comunidad Foral de Navarra, Humboldt saila, 1. zk., Donostia-San Sebastián: Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa, 2004.

10.2. Artikuluak eta ale monografikoak aldizkako argitalpenetan

ABIZENAK, Egilearen izena, Artikuluaren izena. Bigarren mailako arduradunen izen-abizenak, Argitalpenaren izenburua, artikuluaren kokapena [zenbakia, urtea, orrialdeak].

Adibidez: HERRERO DE MIÑÓN, Miguel, Derecho histórico frente al nuevo Derecho natural (constitucionalismo y foralidad), Iura Vasconiae. Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoari buruzko Aldizkaria, 9 (2012), 9-32 or.

10.3. Liburuetan egindako ekarpenak

ABIZENAK, Izena, Artikuluaren izena. Abizenak, Izena (ed.) [hala bada, zuz., koord., eta abar], Liburuaren izenburua, Hiria: Argitaletxea, urtea, orrialdeak. Adibidez: ANES Y ÁLVAREZ DE CASTRILLÓN, Gonzalo, El Diccionario en la trayectoria del trabajo científico de la Academia. En Diccionario Geográfico-Histórico de España por la Real Academia de la Historia. Sección I. Comprehende el Reyno de Navarra, Señorío de Vizcaya, y Provincias de Álava y Guipúzcoa. 1802. Edición digital y base de datos interactiva, Sail digitala, 1. zk., Donostia-San Sebastián: Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa, 2005, 11-18 or.

10.4. Biltzarretako eta bileretako aktak

ABIZENAK, Izena, Norberaren ekarpenaren izenburua. Abizenak, Izena (ed.) [hala bada, zuz., koord., eta abar], Akten izenburua [tokia eta urtea barne], Hiria: Argitaletxea, urtea, orrialdeak.

Adibidez: CELAYA IBARRA, Adrián, Bibliografía sobre Derecho Civil vizcaíno. En Tamayo Salaberria, Virginia (edit.), Jornadas sobre el estado de la cuestión del Derecho Histórico de Euskal Herria (San Sebastián, 20-21 diciembre 1993) / Euskal Herriko Zuzenbide Historikoaren Kuestioaren egoerari buruzko ihardunaldiak (Donostian, 1993ko abenduaren 20-21ean), Donostia/San Sebastián: Euskal Herriko Unibertsitatea. Instituto de Derecho Histórico de Vasconia/Euskal Herriko zuzenbide historikorako Institutua, 1996, 123-134 or.

10.5. Bibliografia-aipamenak oharretan

Oharrak aipamen osoa eduki behar du, eta aipamenaren orrialdea edo orrialdeak adierazi behar dira gero (or.)

Egilearen izena laburtuta egon behar da (Adibidez: GILISSEN, J.).

Liburu edo artikulu baten ondoz ondoko aipamenak laburtuta emango dira (abizen bakarra letra larriz, eta izenburuaren elementuren bat, ezagutu ahal izateko), eta elementuak komen bidez banatuta (Adibidez: GILISSEN, J., Introduction historique, 329. orr).

Obra berberaren lehenengo aipamenarekin lot daitezke ondoz ondoko aipamenak (Adibidez: GILISSEN, J., op. cit., 329. or.; Ibid., 329. or.).

11. Inprentako lehenengo probak egileei bidaliko zaizkie. Horiek 10 eguneko epea edukiko dute okerrak zuzenduta itzultzeko, aldaketarik gaineratu gabe.

12. Egileek beren unibertsitatea edo ikerketa-erakundea aipatuko dute; horixe da artikuluan argitaratuta agertuko den datu pertsonal bakarra.

13. Curricula atalerako, curriculum vitae akademiko labur bat bidali beharko da, paragrafo bakarrean, 10 lerro gainditu gabe.