Informazioa

Iura Vasconiae. Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoari buruzko Aldizkaria Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioaren argitalpena da. Paperezko formatua dauka, baina zenbaki guztiak jasotzen dira formatu digitalean, aldizkariaren web-orrialdean: https://www.iuravasconiae.eus/eu/coleccion/1-revista-iura-vasconiae-1-iura-vasconiae-aldizkaria.

Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoari buruzko Aldizkaria jada desagertuta dagoen Notitia Vasconiae. Euskal Herriko Zuzenbide Historikoari buruzko Aldizkaria argitalpenaren ondorengoa da. Euskal Herriko Zuzenbide Historikoaren Institutuak argitaratu zuen azken hori 2002an eta 2003an.

Iura Vasconiae aldizkariaren aldizkakotasuna. Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoari buruzko Aldizkaria urtekoa da. Eta, 2004tik, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioaren sinposioetan aurkezten diren ponentziei egiten die leku bere orrialdeetan, bai eta artikulu espezifikoei ere, beste sail batzuetan.

Kategoria: Humanitateak, Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak Antzinako Euskal Herriko lurraldeetako erakunde historikoak eta autonomikoak jorratzea da xedea.

Informazio-zerbitzuak: Gizarte-zientzietako aldizkarien eta aldizkari juridikoen kalitate-adierazle hauetan sartuta dago aldizkaria (1699-5376 ISSNa):

Eta, besteren artean artean, katalogo hauetan dago sartuta: