Hizkuntza: Aldizkariak gaztelaniaz, frantsesez, euskaraz edo nazioarteko komunitate zientifikoko edozein hizkuntzatan idatzitako idazkiak jasotzen ditu.

Sarrera irekia eta doakoa: Aldizkariak bere edukirako sarbide librea eta berehalakoa ahalbidetzen du, ikerketa jendeari doan iristarazteko ideiarekin, eta ezagutza orokorra trukatzea erraztuz.

Doakotasuna: Egileek ez dute beren gain inolako kosturik hartzen artikuluak prozesatzeagatik, ezta artikuluak bidaltzeagatik ere, eta ez dago inolako kosturik beren artikuluen argitalpen-prozesua dela-eta.

Lizentziak eta jabetza intelektuala: Aldizkaria eta bertan argitaratzen diren artikulu eta saiakera guztiak daude Creative Commons (Esleipena - Ez merkataritzakoa - Eratorririk gabe. CC BY-NC-ND) lizentziaren mende. Lizentzia horrekin, obra deskarga eta parteka daiteke. Ezin daiteke edukia aldatu, ezta merkataritza-xedez erabili ere. Baimendutako obra erabiltzen bada, egilea aipatu beharko da.

Dulcinea: Dulcinea proiektuan kolore urdinez dago erregistratuta aldizkaria.

Irakurleak: Irakurleek doan deskargatu, gorde, kopiatu eta zabaldu dezakete artikuluaren azken bertsio onartu eta argitaratua (post print), aldizkariaren web-orrialdean argitaratu eta berehala; beti ere, merkataritza-xedez egiten ez bada, eta lanaren iturria eta egilea aipatzen badira.

Egileak: Post print argitaratu ondoren, biltegietan eta webguneetan argitaratu daiteke, aldizkariaren web-orrialdean argitaratu eta berehala.

Artikuluen harrera beti dago irekita, eta argitaratzeko programatuko dira onartzen diren artikuluak, aldizkariko Argitalpen Batzordeak ezarritakoarekin bat eginez.

Erantzukizuna. Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioak ez ditu bere gain hartzen argitaratzen diren jatorrizko testuen egileen iritziak.

Formatuak. Aldizkariak PDF formatuan ematen ditu artikuluen testu osoak.

Argitalpen Batzordea. Aldizkariak Argitalpen Batzorde bat dauka, hainbat unibertsitatetako kideek (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Kantabriako Unibertsitatea eta Tolouseko I. Unibertsitatea) eratzen dutena.

Iura Vasconiae aldizkariko Argitalpen Batzordeak zeregin hauek betetzen ditu: Argitalpen Batzordeko eta Aholkularitza Batzordeko kide berriak izendatu, kanpo-ebaluatzaileak hautatu eta izendatu, argitalpena garatzeko behar diren neurriak proposatu eta, inprentara bidali aurretik, zenbaki bakoitzak edukiko duen edukia onartu. Urtero, bilera bat egiten du.

Zuzendariak, zuzendariordeak, idazkariak, koordinatzaileak eta batzordekideek osatzen dute Argitalpen Batzordea. Zuzendaritzari eta Zuzendariordetzari dagokie aldizkariaren erakunde-ordezkariak izatea, bai eta zenbaki bakoitzaren oinarrizko edukiak proposatzea ere. Idazkariaren zeregina izango da Argitalpen Batzordeko kideengatik jasotako ekarpen eta proposamenak bideratzea. Bestetik, koordinatzailearekin batera, zeregin hauek edukiko ditu: aldizkariari egokitutako indexazio-oinarriak eta banaketa-zerrendak kokatu, kudeatu eta mantendu; behar diren ziurtagiriak igorri, egiaztatu diren egitateak jaso direlako fede emanez; urteko bilerako akta idatzi; eskuizkribuak ezagutu eta hautapen-prozesua jarraitu behar dutenak lehenbizi hautatu, aldizkarian argitaratzeko arauak aintzat hartuz; jatorrizkoak ebaluatzaileei bidali, horiek ebalua ditzaten; eta argitalpen-prozesuari buruzko urteko txosten estatistikoak egin. Koordinatzaileak, idazkariarekin batera, inprentako probak ikuskatuko ditu, eta berak edukiko ditu harremanak maketazioaren eta inprimatze-prozesuaren arduradunarekin.

Zenbaki bakoitzari dago(z)kion gaiari/gaiei buruzko eta egileei lanak esleitzeari buruzko kontsulta egingo zaie bazkideei, eta zenbaki bakoitzaren emaitza ebaluatuko dute.

Bestetik, hitzez eta botoz, Argitalpen Batzordearen urteko bileran parte hartuko dute.

Aholkularitza Batzordea. Aldizkariak Aholkularitza Batzordea ere badauka, hainbat unibertsitatetako eta beste erakunde batzuetako kideek osatzen dutena.

Argitalpen Batzordeak izendatzen ditu Iura Vasconiae aldizkariko Aholkularitza Batzordeko kideak, eta horiek ezeztatzeko eskumena dauka. Aholkularitza Batzordeko kide izango dira, esplizituki uko egiten duten arte, edo ezeztatzen dituzten arte. Unibertsitateko irakasleak eta ospe aitortua duten ikertzaileak izendatuko dira Aholkularitza Batzordeko kide.

Aholkularitza Batzordeko kideek aholku emango diote Argitalpen Batzordeari, Iura Vasconiae-n jarraitu behar diren politikaren eta ildo editorialen inguruan. Batetik, interes edota garrantzi bereziko gaiei buruzko zenbaki monografikoak egitea proposatuko dute; bestetik, kanpo-ebaluatzaileen txostenek jatorrizkoekin bat egiten ez dutenean, lan horiek ebaluatuko dituzte, eta, azkenik, Argitalpen Batzordeak eskatzen dituen gaien inguruko informazioa emango dute.

Kanpo-ebaluatzaileak. Aldizkariak kanpo-ebaluatzaile adituen talde bat dauka argitaratzeko xedez jasotzen diren lanen ebaluazio-prozesua egiteko.

Jatorrizkoen ebaluazioa. Iura Vasconiae aldizkariko kanpo-ebaluatzaileak arduratzen dira aldizkariko Idazkaritzan jasotzen diren jatorrizkoak baloratzeaz edo ebaluatzeaz. Aldizkarian laguntzea onartu duten ebaluatzaileetako biri bidaliko dizkie Iura Vasconiae-ko idazkariak jasotzen dituen artikuluak. Igorritako artikulua Iura Vasconiae-n argitaratzea egokia den ala ez adieraziko dute izendatutako ebaluatzaileek, eta, beharrezkoa bada, egokitzat jotzen dituzten gomendioak edo oharrak egingo dituzte. Modu anonimoan ebaluatuko dira, baita ere, Argitalpen Batzordeak enkargatu dituen artikuluak eta Argitalpen Batzordeko kideek sinatu dituztenak. Itsu bikoitza delakoa izango da berrikuspena egiteko metodoa; hau da, egilea eta ebaluatzaileak anonimoak izango dira.

Jatorrizko bat argitaratzeko erabakia baldintzatu egin daiteke, ebaluatzaileek gomendatutako aldaketaren bat sartu nahi bada.

Jasotzen diren txostenak aurkakoak edo kontraesankorrak badira, hirugarren txostena egin dezala eskatuko zaio kanpo-ebaluatzaile bati. Kasu honetan, aldizkariko Aholkularitza Batzordeko kidea izan ahalko da.

Jatorrizkoak bidaltzea. Posta elektronikoz bidali behar dira Iura Vasconiae aldizkarian argitaratzeko testuak, bai aldizkariko koordinatzaileari, bai idazkariari, egilea eta artikuluaren izenburua aipatuz.

Roldán JIMENO ARANGUREN: roldan.jimeno@unavarra.es

Margarita SERNA VALLEJO: margarita.serna@unican.es