4 Iura Vasconiae | 389-414 | Después del Tratado de Basilea. Ideología, usos y costumbres de guerra en el ataque británico de 1797 a la isla de Puerto Rico

  • Inicio
  • /
  • 4 Iura Vasconiae | 389-414 | Después del Tratado de Basilea. Ideología, usos y costumbres de guerra en el ataque británico de 1797 a la isla de Puerto Rico
05 Oct 2017
Páginas: 389-414
Resumen:

Trinidad uhartea Albercroomby generalaren eskuetan ia batere aurkakotasunik gabe erori ostean, militar ingeles horrek Puerto Ricora zuzendu zuen bere ontzidia, pentsatuz sorpresak berriro ere emaitza onak emango zizkiola Britainia Handiari –artean ez baitziren Karibeko liskarrak hasi, Britainia Handiaren eta Espainiaren artean, Madrilek eta Parisek Basileako Ituna sinatu zutenetik–. Baina ez zen hala izan. Uharteko gobernadore eta kapitain jeneralak, Ramón de Castrok, Uharteko Errejimentuarekin eta zuriz zein mulatoz osatutako milizia kreolen laguntzarekin, etsaiari aurre egitea lortu zuen, zeinak, itsas armada ahaltsuarekin eta artilleriak lagundurik, Laguna del Condadotik eraso baitzuen uhartea. Castro burgostarrak diseinatutako defentsa Olinpiako gaina –aintziraren beste aldean– artilleriaz hornitzean zetzan, bai eta San Jeronimo gotorlekua ere. Berezia zen gotorleku horretako goarnizioa, gudaroste erregularreko soldaduek ez ezik, Frantziako hiru koloreko bandera ipini zuten uharteko hiritar frantsesek ere osatzen baitzuten. Defendatzaileek atzera bota zuten britainiarren lehorreratzea.

Sumario:

I. LA PAZ DE BASILEA. II. ABERCROMBY ANTE TRINIDAD. III. EL ASEDIO A SAN JUAN DE PUERTO RICO. IV. BANDERAS PARLAMENTARIAS Y ULTIMÁTUM. V. LAS DOS BANDERAS. VI. LA POBLACIÓN FRANCESA DE PUERTO RICO. VII. ESPÍAS, DESERTORES Y PRISIONEROS. VIII. ¿EL NACIMIENTO DE UNA CONCIENCIA PATRIA? IDEOLOGÍA Y CRISIS. IX. ¿MILITARIZACIÓN O AMERICANIZACIÓN DE LA MONARQUÍA ESPAÑOLA? X. BIBLIOGRAFÍA.