11 Ira 2018
Erantsitako artxiboa: PDF icon Iura14[341-362].pdf
Orriak: 341-362
Laburpena:

Gaur egun Euskadi osatzen duten lurraldeen (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Nafarroako Foru Komunitatearen berezko sistema juridiko espezifikoa da foraltasuna. Mendeetan zehar izandako bilakaera medio, Espainiako 1978ko Konstituzioak 1. xedapen gehigarriaren bitartez txertatu eta berariaz babesten duen honetara iritsi gara. Aipatutako xedapenak eskubide historikoen esapidea erabili zuen bi errealitateok identifikatzeko. Artikulu honen bitartez azaltzen da foraltasuna nola egokitu eta txertatu den Espainiako antolamendu juridikoan, era horretan, gaur egun arte bizirik irautea bermatuz; azalpen horren ostean, orobat, galdetzen du hori gertatzeko modua foralen antzeko beste errealitate juridiko batzuentzat ere baliozko adibidea izan litekeen, hots, lege-sistemetan espezifikotasun nabariak dituzten eta estatuko antolamendu batek aitortu eta txertatu ditzan nahi duten errealitateentzat.