Antzinako Erregimenaren oinarrizko legeen eta 1812ko Espainiako monarkia- ren Konstituzioaren artean, politikaren eta historiaren kontzeptu plurala zegoen. 1810eko Ezohiko Gorteen eta Gorte Orokorren garaian, Nafarroako Erresuma eta euskal probintziak ziren euren konstituzio historikoa instituzionalki jokoan jarri zuten bakarrak. Halere, demokrata liberalek edo moderatu jovellanistek bat zetozen probintzietako konstituzioak ezeztatzeko ideiarekin, bateratasun poli- tikoa eta juridikoa arrazionalismoaren mendearen ezaugarrietako bat zela uste baitzuten.