Artikulu honetan, 2012ko maiatza eta ekaina bitartean Berria egunkariako igandeko gehigarrian argitaratutako lau erreportajeren mamia biltzen da. Gai nagusia Nafarroako konkista izan zen, baina ikuspegi soziekonomikotik begiratuta. Nolakoa zen garai hartako Nafarroa, nola esplikatu zen orduan, eta ondoren, gaztelarren konkista, eta zer nolako ondorioak izan zituen bertako eta orduko biztanleentzat. Horretarako, gaiari buruzko libururik esanguratsuenak kontsultatu, eta gaia jorratu duten historialari garrantzitsuenekin egindako elkarrizketak baliatu genituen.
Sumario: I. KONKISTA AURREKO NAFARROA. II. NEKAZARITZA, ABERASTASUN ITURRI. III. ERDI AROKO OHITURAK ETA SINESMENAK. IV. EMAKUMEAK, IKUSPEGI ERLIJIOSOAK AZPIRATUTA. V. DEMOGRAFIA GORA MENDEAREN AMAIERAN. VI. LEIREKO ABADEAREN HIZKUNTZA. VII. KONKISTAREN ESPLIKAZIOA: GOGO ONEZ ONARTUTAKO KONKISTA LASAIA? VIII. URTEBETEKO KONKISTA. IX. JUSTIFIKAZIOAK ETA ARGUDIOAK. X. ESPAINIAKO ZEIN NAFARROAKO HISTORIALARIAK. XI. ERREPRESIO POLITIKO ETA ERLIJIOSOA. XII. KONKISTAREN ONDORIOAK: MODERNOAGOA, KONTROLATUAGOA, UNIFORMEAGOA. XIII. IZURRIAREN ZIGORRA. XIV. EMAKUMEAK, KALTETUENAK. XV. KONTRARREFORMA IRAKASKUNTZAN.