Juan Díaz de Aux y Garcés de Marcilla historialari aragoniarraren argitaragabeko testu bat eskaintzen da. Hau Martín Díaz de Aux Aragoiko Justizia Nagusiaren oinordeko zuzena zen. Bertan, Nafarroako Juana III.a erreginaren erreklamazioak direla eta, Juan López de Vivero (Lope de Palacios Rubios bezala ezagutua) doktore jurista gaztelarraren baieztapen batzuk zuzentzen ditu, honek Fernando Katolikoaren aginduz Nafarroako konkista eta okupazioa justifikatzeko idatzi zuen tratatuan idatzi zituenak. Auxek Felipe II. erregeak Nafarroaren jabetzarako duen eskubidea aldarrikatzen du, honen jatorri aragoiarrarengatik, eta ez ordea gaztelarrarengatik, eta Nafarroako erregeek Antso III.a Nagusitik aurrera erresuma zaharra tiranizatu izan zutelako.