Iñaki Lasagabaster administrazio-zuzenbideko katedradunak asmatu egin du Euskal Herriko zuzenbide publikoari buruzko eskuliburu hau argitaratzearekin. Genero horretako estreinakoa izanik, beste gabe ere, albiste pozgarria da. Lehenik eta behin, XIX. mendeko konstituzionalismoa eta foruen krisia hartzen ditu aurrekaritzat eta 2008ra arteko aldi historiko guztiak zeharkatzen ditu. Liburuaren eduki nagusia euskal lurraldeen azterketa instituzionala da.