14 Iura Vasconiae | 498-502 | Iñaki Lasagabaster

  • Inicio
  • /
  • 14 Iura Vasconiae | 498-502 | Iñaki Lasagabaster
11 Sep 2018
Páginas: 498-502
Resumen:

Iñaki Lasagabaster administrazio-zuzenbideko katedradunak asmatu egin du Euskal Herriko zuzenbide publikoari buruzko eskuliburu hau argitaratzearekin. Genero horretako estreinakoa izanik, beste gabe ere, albiste pozgarria da. Lehenik eta behin, XIX. mendeko konstituzionalismoa eta foruen krisia hartzen ditu aurrekaritzat eta 2008ra arteko aldi historiko guztiak zeharkatzen ditu. Liburuaren eduki nagusia euskal lurraldeen azterketa instituzionala da. Egileak berak abisatzen du bere lanaren helburua Euskal Herrian aplikazioa aurkitu duten –edo gaur egun aurkitzen duten– oinarrizko kategoria juridikoak deskribatzea dela. Estatuaren teoriari buruzko azterlanen edukia argi eta garbi ezarrita dago: tratatzen dituzten gaien artean daude subiranotasuna, lurraldea, herritartasuna edo nazioarteko harremanak. Kategoria horiek, dudarik gabe, baldintzatuta daude beren benetako funtzionamenduan, baina ez die ezein estatuk uko egingo. Kategoria juridiko horien xedea Estatu baten existentzia eta ezaugarriak bermatzea da, zeina bere biztanleen askatasunaren aurre-baldintza baita.