1 Iura Vasconiae | 523-550 | Nobleza media y transmisión del patrimonio familiar en la Navarra moderna

  • Inicio
  • /
  • 1 Iura Vasconiae | 523-550 | Nobleza media y transmisión del patrimonio familiar en la Navarra moderna
04 Oct 2017
Páginas: 523-550
Resumen:

Nafarroako noblezia ertainak -armategiko kabu jauregien jabe ziren jauntxoek alegia- bere ondarea zatitu gabe mantentzearen beharra ikusi zuen Erdi Aroan, hain zuzen ere ondare horren menpe baitzeuden, neurri handi batean, beren biziraupen eta ospe sozio-ekonomikoa. Noblezia horretako kide askok, orduan, ondarea transmititzeko maiorazkoaren sistemara jotzea erabaki zuten, bereziki XV eta XVII. mendeetan. Instituzio horrek, alde batetik, bizirauteko behar materialari konponbidea ematen zion, eta, bestetik, nobleziak bere egoerari eusteko betidanik izan duen grina ere asetzen zuen. Maiorazko sistema, funts ekonomikoak beren horretan kontserbatzeko modu bat zen, eta ondarea belaunaldien artean sakabanatzea ekiditeko bidé bat. Sistema honez gain, bazen oinordetza bere osotasunean transmititzeko beste modu bat ere, oinorde bakarrarena alegia, Nafarroako erdialde eta iparraldean oso sustraitua zegoena. B ¡garren aukera honek maiorazkoaren helburu berberak zeuzkan arren, ezberdintasun batzuk ere bazeuzkan. Ondarea bere osotasunean eta zatitu gabe transmititzeko modu biek oso eragin handia izan zuten familiaren egitura eta antolaketan, eta ondare horretatik kanpo gelditzen ziren seme-alaben esku baliabideren bat uzteko estrategia batzuk finkatu zituen, familiaren eta leinuaren oinarri ekonomikoa ziren ondasunei kalterik egin gabe.

Sumario:

I. NOBLEZA Y PATRIMONIO. II. LA TRANSMISIÓN DEL PATRIMONIIO: 1. El mayorazgo en Navarra: origen, difusión y tipología. 2. El sistema de heredero único. III. LA TRANSMISIÓN INDIVISA DEL PATRIMONIO Y SU INFLUENCIA SOBRE LA ESTRUCTURA DEL GRUPO FAMILIAR. IV. BIBLIOGRAFÍA.