Euskal gizartea familiagandik autoantolatu zen, etxean sinbolizatuta; etxeak bizilagun multzoez osatuta zeuden. Hauetako bakoitzean etxeko-jaunak bileretan biltzen ziren, igandetan meza ondoren, elizatean, komunitateari zegozkion gaietaz eztabaidatzeko. Gehiengoak hartzen zuen erabakia, etxe bakoitzak bere hitza zuen, edozein zelarik bere garantiza. Bizilagunen komunitaterako lege indarra zuen. Urtero, alkatea eta auzo bakoitzeko ordezkaria izendatzen ziren, etxeko-jaunen erabakiak burutzearen arduradunak. Iparraldeko Udaleko erregimena, Antzin Erregimena zen, zuzeneko demokrazia etxeko jaunetan ordezkatzen ziren hauek etxe edo familietan oinarritzen zirelarik.