Formulario de búsqueda

7 Iura Vasconiae | 429-447 | Analyse du Fédéralisme canadien d'une perspective politologique

  • Inicio
  • /
  • 7 Iura Vasconiae | 429-447 | Analyse du Fédéralisme canadien d'une perspective politologique
09 Oct 2017
Páginas: 429-447
Resumen:

Federalismoaren bi tradizio garatu dira Kanadan: bat, ikuspegi mononazional/ territorial batean oinarritutakoa, eta, bestea, politeya modu plurinazional batean ulertzen duena. Bi aldeak saiatu dira bestearen legitimitatea zalantzan jartzen; batzuk, kanadar integrazionista/zentralisten mesedetan, eta, besteak, Quebeceko separatista/soberanisten mesedetan. Kanadako federalismoari buruzko lanetan, Quebeceko adituek gaiaren inguruan egindako ekarpen mamitsuak alde batera utzi dira sarri. ondorioz, Kanadako federalismoari buruzko lan ia gehienetan ezaugarri bat errepikatu egiten da: ama hizkuntza ingelesa duten herritarrek ama hizkuntza ingelesa duten herritarrentzat egindakoak dira. Horiek horrela, ez da harritzekoa Quebeceko adituek federalismoaren inguruan egindako ekarpenak alde batera geratu izana Kanadako federalismoari buruzko testu liburu gehiene- tan; kasu gehienetan, gainera, Quebeceko adituek federalismoa ulertzeko duten moduaren inguruko lanak nahita utzi dituzte alde batera. Joera horri aurre egite- ko Quebeceko adituek izan duten moduetako bat, federalismo mota ezberdinen alderaketak egitea izan da, horrela beren lanak hobeto ulertarazteko eta beren ikerketa lanari sakontasun handiagoa emateko. Quebeceko adituek egindako la- nek nazioartean onespena jaso ostean, lan horien eragina Kanadan bertan ere nabaritzen hasi da.

Sumario:

I. INTRODUCTION. II AUTONOMIE ET NON-SUBORDINATION DES POUVOIRS. III. LE COMITÉ JUDICIAIRE DU CONSEIL PRIVÉ. IV. LA COUR SUPRÊME DU CANADA. V. LA CENTRALISATION ET L'UNIFORMISATION: UNE TENDANCE LOURDE. VI. EN GUISE DE CONCLUSION. VII. BIBLIOGRAPHIE.