Formulario de búsqueda

10 Iura Vasconiae | 323-354 | La Constitución de 1931 y la organización territorial del Estado

  • Inicio
  • /
  • 10 Iura Vasconiae | 323-354 | La Constitución de 1931 y la organización territorial del Estado
09 Oct 2017
Páginas: 323-354
Resumen:

Bigarren Errepublika Donostiako Ituna deiturikoan iradoki zenez geroztik, eta, batez ere, 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zenetik aurrera, «Kataluniaren auzia» mahai gainean izan zen, uneoro. Eta «auzi» hori bete-betean murgildu zen prozesu konstituziogile labur baina bizian; hots, politikoki oso atomizatuta zeuden Gorteen inguruko Oinarrizko Lege berriaren eztabaida –non batez ere Kataluniako, baina baita Euskadiko zein Galiziako alderdi abertzaleak, beren autogobernuen aldeko aldarrikapenak egiten hasi baitziren– Kataluniako Autonomia Estatutuaren proiektuari buruzko eztabaidarekin nahasi zenean. Gorte Konstituziogileetan eztabaida luze eta latzenak piztu zituzten alderdiak bi izan ziren: Errepublikari izaera federala edota unitarioa ematearen ingurukoak, eta erlijioarekin lotutakoak. Azkenean, gure historian erabat berritzailea zen formula hibrido bat atera zen garaile: «Estatu integrala». Horren ildotik artikulatu zen autonomia Katalunian, kostata izan bazen ere, baita, Gerra Zibilaren bezperatan, Euskadin ere; Galizian, ordea, bertan behera geratu zen ekimena. Haatik, eskualdeen autonomien eta «Estatu integrala»ren aurka mintzatu ziren ahotsak ez ziren isildu Konstituzio errepublikarra indarrean jarri zenetik, eta Estatu uni325 LA CONSTITUCIÓN DE 1931 Iura Vasconiae, 10/2013, 323-354 formea berrezar zedila eskatu zuten –gaztelaniazko Espainia baten euskarri–, horretarako armen indarra erabili behar bazen ere. Horixe gertatu zen, azkenean, Francoren garaipenarekin.

Sumario:

I. LA ELABORACIÓN DE LA CONSTITUCIÓN DE 1931. II. LOS PRINCIPIOS BÁSICOS DE LA CONSTITUCIÓN REPUBLICANA. III. EL ESTADO "INTEGRAL" Y LAS AUTONOMÍAS REGIONALES. IV. LA GUERRA CIVIL Y EL RETORNO AL CENTRALISMO. V. BIBLIOGRAFÍA.