Páginas: 671-758

Nafarroako Artxibo Nagusian 1531ko Valladolideko Kantzelaritzaren Ordenantzen ale ezagun bakarra egoteak (XVII. mendeko bilduma inprimatu handiaren hurreneko aurrekaria) Nafarroako erakundeak gaztelaniatzako eta homogeneizatzeko saiakeran Gaztelako gobernu berriak haiek eredu gisa erabili izana plantearazi zion egileari. Hortaz, Ordenantza horien transkripzio oso eta zehatza eskainiko dugu eta, sarrera gisa, haiek Erresuma Zaharreko Artxiboan egotea justifika lezaketen arrazoiei buruzko azterketa labur bat egingo dugu.

Sumario:

I. INTRODUCCIÓN. II. RECOPILACIÓN DE 1531. III. POSIBLE JUSTIFICACIÓN DE SU PRESENCIA EN NAVARRA . IV. DOCUMENTO.

leer más
09 Oct 2017
Páginas: 661-670

Helburua familia aztertzeko erabili izan diren eta erabiltzen diren iturri eklesiastikoak labur ezagutaraztea da, eta, zehatzago, Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutiko Artxiboko ikertzaileek eskura dituzten iturriak ezagutaraztea. Iturri guztien artean, nabarmentzekoa da, eskaintzen duen informazioaren interesagatik, kantitateagatik eta kontserbazio-egoeragatik, izaera juridikoko iturri bat, Apezpiku Auzitegitik eratorritako XVI. eta XIX. mendeen arteko prozesuei buruzkoa.

Sumario:

I. INTRODUCCIÓN. II. LA DOCUMENTACIÓN PARROQUIAL Y LA HISTORIA DE LA FAMILIA: LOS REGISTROS SACRAMENTALES. III. LA AUDIENCIA EPISCOPAL. 1. Tribunales Eclesiásticos. 2. Procedimiento. 3. Caracterización de los pleitos eclesiásticos. 4. Tipología documental. IV. BIBLIOGRAFÍA BÁSICA.

leer más
09 Oct 2017
Páginas: 635-658

Nafar Etxea Nafarroako Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioan edo Foru Berrian jasota dagoen instituzio bat da, jatorria ohituran duena. Familia-instituzio gehienek eta oinordetzarekin lotutako askok Etxearen batasunaren eta iraunarazpenaren printzipio orokorrari egiten diote men, bai eta ondasunak familiaren barruan geratzekoari ere. Foru Berriko 48. Legeak Etxeari dagokionez jasotzen duen kontzeptuak eta 75. Legean adierazitako printzipio orokorrek zenbait zalantza piztu dituzte; hain zuzen ere, horiei helduko diegu lan honetan.

Sumario:

I. CONCEPTO. II. TRANSMISIÓN. 1. La donación propter nuptias. 2. La libertad de testar. 3. La viudedad foral: testamento de hermandad y usufructo legal. 4. Regímenes económicos matrimoniales: en particular, la sociedad familiar de conquistas y las comunidades familiares de bienes. 4.1 Sociedad familiar de conquistas. 4.2. Comunidad universal de bienes. 5. Fiducia. III. REINTEGRACIÓN A LA FAMILIA. 1. Sucesión en bienes troncales. 2. Retracto gentilicio. IV. BIBLIOGRAFÍA.

leer más
09 Oct 2017
Páginas: 597-634

Gipuzkoako Foruetan Zuzenbide Zibileko xedapenik ez egoteak zailtasun handiak sortu zizkien gipuzkoarrei oinordeko bakarraren sistemari eusteko orduan; izan ere, sistema hori ezinbestekoa zen jabetzaren jarraitutasuna eta probintziaren oparotasuna bermatzeko. Horregatik, lege komunak edo Gaztelako legeak ematen zizkien aukerak baliatu zituzten ondarea ez zatitzeko ohiturarekin jarraitzeko.

Sumario:

I. LA AUSENCIA DE DERECHO CIVIL EN LOS FUEROS GIPUZKOANOS. 1. Las Leyes de Toro. 2. La Ley de Cortes de Madrid (1534). II. ESTRATEGIAS. 1. El recurso abusivo al Mayorazgo. 2. El Mayorazgo en Gipuzkoa. 3. La fiebre vinculadora. 4. Los contratos en Bizkaia. 5. Los contratos en Navarra. 6. Los contratos matrimoniales de los arrendatarios en Gipuzkoa. III. LA GUERRA DE LAS LEGÍTIMAS. IV. CONCLUSIONES. V. BIBLIOGRAFÍA.

leer más
09 Oct 2017
Páginas: 573-596

Artikulu honek Nafarroako alarguntasun-usufruktuaren panoramika orokorra eskaintzen du, eta haren ezaugarri juridikoetan eta alderdi sozialetan sakontzen. Instituzio horrek garrantzi handia izan zuen XVI. eta XVII. mendeetako alargunentzat; horrenbestez, haren bereizgarriak azaltzen dira hemen, eta alargunek Nafarroako auzitegien aurrean usufruktua aldarrikatzeko erabili zituzten bideak. Hain zuzen ere, usufruktua eta dotea berreskuratzeko eskubidea ziren Nafarroako Erresumako emakume alargunek aurrera egiteko zeuzkaten baliabide nagusiak.

Sumario:

I. INTRODUCCIÓN. II. CARÁCTER E IMPORTANCIA DEL USUFRUCTO. III. LA DEFENSA DEL USUFRUCTO ANTE LOS TRIBUNALES NAVARROS: OBLIGACIONES Y EXTINCIÓN. IV. VALORACIÓN Y EFICACIA DEL USUFRUCTO. V. BIBLIOGRAFÍA.

leer más
09 Oct 2017