Erdi Aroko azken bi mendeetan areagotu eta gaiztotu egin ziren euskal aitoren semeen arteko gerra pribatuak. Gatazka haiek Bandoen arteko borrokak izenpean ezagutzen ditugu. Lan honetan aztertuko dugu zer mekanismo erabili zituzten leinuetako Ahaide Nagusiek beren gudarosteak erreklutatzeko, eta haien indar kopuruetara eta antolamendura hurbiltzen saiatuko gara, Europa mendebaldean garai hartan indarrean zeuden ohiturak bistatik galdu gabe.
Sumarioa: I. INTRODUCCIÓN. II. EL RECLUTAMIENTO DE LAS TROPAS.1. Los mecanismos de movilización militar del rey de Castilla y del señor de Vizcaya. 2. Las fórmulas de reclutamiento de los Parientes Mayores. III. LA ORGANIZACIÓN DE LAS COMPAÑÍAS. IV. CONCLUSIONES. V. BIBLIOGRAFÍA.