1 Iura Vasconiae | 161-184 | La conceptión du droit de propiété en Vasconie Continentale sous l´Anciene Régime

04 Urr 2017
Erantsitako artxiboa: PDF icon iura1[161-184]_fedhav.pdf
Orriak: 161-184
Laburpena:

Euskaldunek, beren lurretan antzinatik kokatuta egonik, lurren gaineko zatitu gabeko jabetzaren erregimena mantendu dute, beren ohiko bizimodua izan den artzaintzari lotuta. Antzinako Erregimena amaitu bitartean, arbasoengandik jasotako lurra bateginda mantendu zuten, jauntxo lokalak -Nafarroakoak batez ereeta Monarkia frantsesa etengabe erasoan aritu arren. Zatitu gabeko lur hauek parrokietako kide guztien jabetzakoak ziren Lapurdin, herrixka edo bailaratakoenak Nafarroa Beherean, eta herrialde osoarenak Zuberoak. Lur hauen kudeaketa oso demokratikoa izaten zen: parrokietako jauntxoek osaturiko biltzar kapitular batek kudeatzen zituen Lapurdin, herrixka edo bailarako Gorte nagusiak Nafarroa Beherean, eta silviet delakoak Zuberoan, 1730ean desagertu zen arte. Lur hauen gaineko jabetza familia guztiarena izaten zen, eta denek zeukaten, hil artean, bertan bizi edo egoteko eskubidea. Lur hauek kudeatzeko ardura, berriz, belaunaldi bakoitzeko bikote baten esku egoten zen; hots, seme-alabarik zaharrenak eta bere ezkontideak osatzen zuten bikoteen esku, eta bikote biek (bikote zaharrak eta bikote gazteak) eskubide berberak izaten zituen. Eurena zen familiako kide guztien eta ondarearen gaineko erantzukizuna. Gainera, ondasun guztiak hurrengo belaunaldiari osotasunean transmititzeko betebeharra zeukaten. Jabetza eskubidearen kontzeptzio honek elkartasun handia pizten zuen jendearen altean, eta guztiek komunitatearen interesa lehenesten zuten beti, Ínteres indibidual edo partikularren aurrean. Fenomeno hau aztertzea lagungarria gerta dakiguke kooperatibek Euskal Herrian izan duten arrakasta ulertzeko.

Sumarioa:

I. INTRODUCTION. II. LA PROPRIÉTÉ PUBLIQUE: 1. L'allodialité des terres basques. 2. La propriété collective des terres. III. LA PROPRIÉTÉ PRIVÉE: 1. La propriété collective. 2. La gestion du patrimoine familial. IV. BIBLIOGRAPHIE.