Argitaratzen du: FEDHAV
Argitalpenaren kodea: ISSN: 1699-5376
Urtea: 2004
Formatua: Aldizkaria
Laburpena:
Donostian 2003ko abenduan eginiko III. sinposioan aurkeztutako hitzaldiak biltzen ditu. Euskal Herriko lurraldeetako jabetza publikoari eta pribatuari buruzkoa izan zen sinposio hura. Lurraren eta jabetzaren arteko lotura motak ezarri ondoren, Nafarroako Erreinuko jabetza-araubidea aztertu da, Erdi Aroko ordenamenduetan ezarrita gelditu zen moduan, eta Gorteetako legegintza eta Gaztelako sistemak Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian izandako harrera ere aztertu da. Jaunen eta kontzejuen jabetzari eskainitako zenbait lan daude. Originaltasun handiko zenbait erakunde ere deskribatu eta ebaluatu dira; esaterako, fazeriak eta partzuergoak eta Nafarroako bazkalekuak. Atal bat eskaini diogu Antzinako Erregimeneko jabetzatik iraultza liberalak ekarritako jabetza modernorako igarotzeari, deslotura eta desamortizazioa aintzat hartuta eta, oro har, aurreko errealitateari araudi-esparru berriak aldaketak egiteko ezarritako presioa ere kontuan hartuta. Gaia, jakina da, ez dago agortuta eta sinposio honek ikerketa berriak egitea sustatuko duela espero daiteke. Bestalde, Joxerramon Bengoetxea Caballero irakasleak Iruñean, 2004ko urriaren 25ean, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko elkarlanaren inguruan izandako jardunaldian eskainitako amaierako hitzaldia ere sartu dugu.
Sumarioa:
Deskargatu artxiboa: