1 Iura Vasconiae | 437-452 | La desamortización foral (1841-1861)

04 Urr 2017
Erantsitako artxiboa: PDF icon iura1[437-452]_fedhav.pdf
Orriak: 437-452
Laburpena:

Lan honen xedea, ondasun komunalen salmentak Madoz Legea aplikatu aurretik Nafarroan izan zuen prozesua aztertzea da. Epe horretan besterendutako kopurua, Napoleonen gerran saldutakoa eta 1862tik aurrera enkantean ateratakoa baino askoz ere handiagoa izan zen. Prozesu honen kontrola korporazio lokalen eta Foru Aldundien zegoen. Udalerrien ondarea likidatzeko erabakia hartu izanaren zio nagusia gerrek eragindako arazoen ondorioz ogasun lokalek porrot egin izana izan zen, baina ez zen faktore bakarra izan. Salmentek eta hauen inguruabarrek izan zuten zeresanik gerora nekazaritzaren munduan sortuko zen egoera latzean. Horren harian, Nafarroaren historiografian oinarri sendorik ez duten topiko batzuk ere berrikusiko ditugu.