09 Urr 2017
Erantsitako artxiboa: PDF icon Iura 12[217-253]_fedhav.pdf
Orriak: 217-253
Laburpena:

Lan honetan Euskal Autonomia Erkidegoaren estatus politikoa aldatzearekin lotutako bi proposamen politiko aztertu ditugu. Lehen proposamena Ibarretxe Plana esaten zaiona da. Indarrean den Estatutua aldatzeko proposamena izan zen, Eusko Legebiltzarrak onartu egin zion eta Estatutuaren erreforma-proposamen gisa bideratu zen Diputatuen Kongresura. Ondoren, Diputatuen Kongresuak ez zuen Estatutuaren erreforma-proposamena izapidetzea onartu eta, hala ez zen proposamen hura Parlamentuan eztabaidatu eta izapidetu. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak Kontsulta Legea onartu zuen. Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioaren aurkakotzat hartu zuen eta ordenamenduaren inguruan bide horretan aurrera egiteko aukera ixten zuen interpretazioa egin zuen eztabaida hau eremu politikora eramango zuen interpretazio bat bilatu ordez. Aukera hori bazen ordenamendu konstituzionalean, eta oraindik ere bada eta aukera hori baliatu zuen, adibidez, Kanadako Auzitegi Gorenak Quebeci buruzko emandako epaian. Euskal Autonomia Erkidegoan Madrilek emandako ezezko haiei emandako erantzun politikoa hutsala izan zen, ondoren beste kasu batzuetan, Katalunian esaterako, izan ez den bezala.

Sumarioa:

I. INTRODUCCIÓN. II. CONSIDERACIONES GENERALES SOBRE LA PROPUESTA. III. LEGITIMIDAD DE LA PROPUESTA. IV. TRAMITACIÓN. 1. Tramitación de la propuesta en el Parlamento Vasco. 2. Recurso contencioso-administrativo contra la Propuesta de Reforma estatutaria aprobada el 30 de diciembre de 2004 y Recurso ante el Tribunal Constitucional. 3. Tramitación de la propuesta en el Congreso de los Diputados. V. BREVE CONSIDERACIÓN SOBRE EL CONTENIDO DE LA PROPUESTA DE REFORMA ESTATUTARIA. VI. UNA BREVE REFLEXIÓN PARA FINALIZAR ESTE ANÁLISIS. VII. BIBLIOGRAFÍA.