12 Iura Vasconiae | 339-361 | El derecho a decidir. Un planteamiento desde la teoría de Derecho Internacional

09 Urr 2017
Erantsitako artxiboa: PDF icon Iura 12[339-361]_fedhav.pdf
Orriak: 339-361
Laburpena:

Ekarpen honetan erabakitzeko eskubidea ikusmolde bikoitzetik aztertzen da. Nazioarteko zuzenbide publikoaren tresna esanguratsuenetatik abiatuz eta lehenbiziko ikusmolde iuspositibista batetik ikusten dugu ez dela erakunde edo istitutu juridiko bat. Erabakitzeko eskubidetik gertuen dagoen istituto juridikoa herrien autodeterminazio eskubidea da eta honen funtsa juridikoa aztertzen badugu ikusiko dugu parekotasun politikoa badagoela bi eskubideen artean. Bigarren ikusmoldetik, alegia eskubideen funtsetik, erabakitzeko eskubideak funtsa demokratikoa dauka, eta diskurtso politikoa da autodeterminazio eskubidea juridikoagoa den bitartean. Ekarpen honetan zuzenbidea ulertzeko era berri bat proposatzen da, Neil MacCormick zenaren eskutik. Arau erabiltzaileen lehenespenetik abiatzen gara, erabiltzaileak talde normatiboetan biltzen dira eta bertatik sortzen da autogobernua eta buru-jabetza norberaren arloan, subsidiariotasunari helduz. Arau erabiltzaileen helburua, arau gizatalde horietan, elkartasun sareak sortzea da non burujabetza hori adierazten den eta beste arau erabiltzaileen gizataldeekin harremanetan sartuz demos anitza sortzen doa. Hona helduta, erabakitzeko eskubideak zentzu berezi bat hartzen du demokraziaren adierazpen eta asmo gisa erabakitze guneak sortu eta konpartitzeko asmoa, non hiritarrek, arau erabiltzaileek parte hartuko duten eta interesatzen zaizkien gaien inguruan, gertu egon zein urrun egon, erabakitzeko gaitasunari eusten dioten.

Sumarioa:

I. INTRODUCCIÓN. II. LAS RELACIONES CONCEPTUALES ENTRE DERECHO A DECIDIR Y DERECHO DE AUTODETERMINACIÓN. III. DERECHO A DECIDIR Y DEMOCRACIA, CON REFERENCIA A LA TEORÍA DE NEIL MACCORMICK. IV. CONCLUSIÓN: EL DERECHO A DECIDIR COMO EXPRESIÓN DEL AUTOGOBIERNO . V. BIBLIOGRAFÍA.