Frantziaren eta Espainiaren arteko muga Nafarroako eta Gipuzkoako lurretan aztertzeko Erregeak izendatu zuen Ofizial Jeneralen Brigadaren «Irizpena» dugu eskuartean. Hain zuzen ere, Frantziako armadak Konbentzio Gerran (1793-1795) egindako erasoaldiaren ondoriozko kalteak aztertzeko sortu zen aipatutako brigada, defentsak sendotzeko eta Donostia eta Hondarribiko gotorlekuen ohiko gune estrategikoak (baita Pasaiako Santa Isabel gaztelua ere) zein Nafarroako Iruñeko zitadela hobetzearren; horrez gain, Oiartzunen gotorleku bat sortzeko eginiko proposamena ere badu.