7 Iura Vasconiae | 479-507 | Las Regiones Constitucionales Autónomas. Un estatus especial en la Unión Europea

09 Urr 2017
Erantsitako artxiboa: PDF icon 19. IURA_5_479-507.pdf
Orriak: 479-507
Laburpena:

Europar Batasunak eskualdeekin azaltzen duen «itsutasuna» bere baitan nagusi den autonomia instituzional edo konstituzionalaren printzipioarekin lotu izan da. Printzipio horren arabera, estatu kide bakoitzak nahi bezala egitura dezake bere burua eBk ezartzen dituen obligazioak betetzen baldin baditu; ez hori bakarrik, eBko erakundeek ez dute estatuen barne antolaketari buruzko inolako FeDHaV Las RegIones ConstItUCIonaLes aUtónomas interpelazio ahalmenik. Beraien barne egitura konstituzional korapilatsua dela-eta hainbat estatu kidek eBko zuzenbidea betetzen ez zutela defendatu nahi zuten argudioak bertan behera geratu dira autonomia konstituzionalaren printzipioan eta estatuek nazioarteko zuzenbidean duten nortasunaren eta arduraren printzipioetan oinarrituta: estatu osoa da bere edozein organori egotz dakiokeen balizko ez-betetzeen arduraduna. Lisboako Ituna indarrean jartzea itxaron gabe, hasierako itsutasuna bide jurisprundentziala erabiliz eraldatu da eta estatuz azpiko erakundeekiko gero eta sentsibilitate handiago bilakatu da, batik bat konstituzionalki autonomoak diren eskualdeekiko; aldaketa horrek autonomia instituzional edo konstituzionalaren irakurketa berri bat eragin du. Ikuskera berrian, eBk estatu kideen antolakuntza konstituzionala errespetatzen du, eskualde mailako autonomia edo tokiko autonomia errespetatuz. noski, antolakuntza hori errespetatu ahal izateko, «ikusi» ere egin beharra du. Barne aniztasunarekiko sentsibilitate horrek eBko erakundeek errekonozimendu eta errespetu jarrera izatea eskatzen du, baita konstituzionalki autonomoak diren eskualdeek eBrekiko leialtasun jarrera izatea ere: eBko zuzenbidea errespetatzea, bazterkeriarik ez eragitea... Batasunak estatu kideen berdintasuna errespetatu behar du Itunen aurrean, baita haien nortasun nazionala ere –estatuen egitura politiko eta konstituzional oinarrizkoen berezko ezaugarria baita–, tokiko autonomiari eta eskualdekoari dagokionez; hori dela-eta, Lisboako Itunak estatus europar berri bat errekonozitzea eragin dezake: «eskualde konstituzional autonomoen» estatusa, bere garaian alain Lamassourek europako hainbat eskualderentzat aldarrikatu zuen estatus bereziaren formulazio berria.

Sumarioa:

I. REGIONALISMO EMERGENTE EN LA UE. 1. Regionalismo, Cohesión, Cooperación Interregional, Gobernanza. 2. Evolución Institucional del Regionalismo en la UE. 3. La condición paradójica de los entes infraestatales en la UE. 4. La búsqueda de un status especial para las regiones. 5. Principios sobre los que se apoya la política del reconocimiento. II. EL RECONOCIMIENTO DEL ESTATUS ESPECIAL DE LAS REGIONES CONSTITUCIONALES AUTÓNOMAS. 1. La denominación del status especial: regiones constitucionales autónomas. 2. Fundamento jurídico del status especial. 3. Las implicaciones de un estatus especial. III CONCLUSIÓN.