8 Iura Vasconiae | 041-062 | Leyes fundamentales y Constitución de la Monarquía española de 1812

09 Urr 2017
Erantsitako artxiboa: PDF icon Iura 8_p. 41-62. Coronas.pdf
Orriak: 041-062
Laburpena:

Antzinako Erregimenaren oinarrizko legeen eta 1812ko Espainiako monarkia- ren Konstituzioaren artean, politikaren eta historiaren kontzeptu plurala zegoen. 1810eko Ezohiko Gorteen eta Gorte Orokorren garaian, Nafarroako Erresuma eta euskal probintziak ziren euren konstituzio historikoa instituzionalki jokoan jarri zuten bakarrak. Halere, demokrata liberalek edo moderatu jovellanistek bat zetozen probintzietako konstituzioak ezeztatzeko ideiarekin, bateratasun poli- tikoa eta juridikoa arrazionalismoaren mendearen ezaugarrietako bat zela uste baitzuten. Independentzia gerraren garai abertzalean jaio zen espainiartasuna- ren kontzeptu konstituzionala, eta zuzeneko zentzu politikoaz haraindi, inperio estiloko nazio katolikoa edo unibertsala sortu zuen. Espainiako herrien sustrai historikoaren aurka zabaldu zen nazioaren kontzeptu hori, eta harrezkero, irten- bidetzat ala arazo politikotzat hartu izan da.