8 Iura Vasconiae | 507-532 | Álava y sus instituciones durante la ocupación napoleónica y la Guerra de la Independencia (1808-1815)

09 Urr 2017
Erantsitako artxiboa: PDF icon Iura 8_507-532-Inclan-Zarate.pdf
Orriak: 507-532
Laburpena:

Frantziako iraultzan (1789-1815), Arabako lurralde Historikoak ere iparraldeko auzoko inarrosaldien ondorioak pairatu zituen. Aldi honen amaieran, nortasuna berreskuratu zuen Hispaniako erresumaren barruan, baita gobernu-sistema tra- dizionala ere, baina hartarako krisi ekonomiko, sozial eta politiko latza pairatu behar izan zuen, zeinak herrialdeko bizikidetza eta bake soziala urte askotarako hautsi zituen. Konbentzio Gerrak zein ondorengo okupazio frantsesak eta Inde- pendentzia Gerrak probintzia, arlo askotan zegoeneko geldirik zegoena, suntsitu zuten. Gasteizko bataila ospetsua gertaera erabakigarria izan zen napoleon Bo- naparteren monarkia absolutistaren aurkako borrokan. Espainiako konstituzio prozesua, lehenik, napoleonen absolutismoak inposatu zuen Baionan (1808), eta ondoren cádizen bildutako Gorteen lanen bitartez garatu zuten. Arabako erakundeek konstituzio testua errezelorik gabe onartu zuten 1812ko azaroaren 25eko osoko bilkuran, baina ez zuten aplikatu, Fernando VII.ak cádizko testua 1814an bertan behera utzi baitzuen. Espainiako konstituzio prozesuaren aurrean arabarrak itxaropentsu agertu ziren, herrialdea modernizatzen eta oligarkia jabe- dunaren esku zegoen botere tradizionala gainditzen lagunduko zuelakoan. Ho- rrekin batera, baina, Arabako gizartea politikoki ere banatu zuen, eta ezkutuan gelditutako banaketa hori areagotu zen Espainiako monarkiak XIX. mendean izandako gorabehera politikoak zirela-eta.

Sumarioa:

I. LA OCUPACIÓN FRANCESA Y LOS INTENTOS POR MANTENER EL GOBIERNO TRADICIONAL ALAVÉS (1808-1809). II. EL GOBIERNO MILITAR FRANCÉS Y CRISIS DE LAS INSTITUCIONES TRADICIONALES DE GOBIERNO EN ÁLAVA (1810-1812). III. RESISTENCIA Y REACCIÓN: LA SOCIEDAD ALAVESA INDECISA Y LA PARTICIPACIÓN DE PERSONAJES ALAVESES EN LAS CORTES DE CÁDIZ. IV. ANTECEDENTES Y CONSECUENCIAS EN EL PAISAJE POLÍTICO E INSTITUCIONAL ALAVÉS DE LA BATALLA DE VITORIA Y LA DERROTA FRANCESA. V. LA RESTAURACIÓN DE LAS INSTITUCIONES FORALES TRADICIONALES Y DEL ABSOLUTISMO EN ÁLAVA (1814-1815). VI. CONCLUSIONES. VII. BIBLIOGRAFÍA CITADA.