1. Revista Iura Vasconiae / 1. Iura Vasconiae Aldizkaria

  • Azala
  • /
  • 1. Revista Iura Vasconiae / 1. Iura Vasconiae Aldizkaria
Orriak: 661-670
Erantsitako artxiboa: PDF icon iura10[661-670]_fedhav.pdf

Helburua familia aztertzeko erabili izan diren eta erabiltzen diren iturri eklesiastikoak labur ezagutaraztea da, eta, zehatzago, Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutiko Artxiboko ikertzaileek eskura dituzten iturriak ezagutaraztea. Iturri guztien artean, nabarmentzekoa da, eskaintzen duen informazioaren interesagatik, kantitateagatik eta kontserbazio-egoeragatik, izaera juridikoko iturri bat, Apezpiku Auzitegitik eratorritako XVI. eta XIX. mendeen arteko prozesuei buruzkoa.

Sumarioa:

I. INTRODUCCIÓN. II. LA DOCUMENTACIÓN PARROQUIAL Y LA HISTORIA DE LA FAMILIA: LOS REGISTROS SACRAMENTALES. III. LA AUDIENCIA EPISCOPAL. 1. Tribunales Eclesiásticos. 2. Procedimiento. 3. Caracterización de los pleitos eclesiásticos. 4. Tipología documental. IV. BIBLIOGRAFÍA BÁSICA.

irakurri gehiago
09 Urr 2017
Orriak: 635-658
Erantsitako artxiboa: PDF icon iura10[635-658]_fedhav.pdf

Nafar Etxea Nafarroako Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioan edo Foru Berrian jasota dagoen instituzio bat da, jatorria ohituran duena. Familia-instituzio gehienek eta oinordetzarekin lotutako askok Etxearen batasunaren eta iraunarazpenaren printzipio orokorrari egiten diote men, bai eta ondasunak familiaren barruan geratzekoari ere. Foru Berriko 48. Legeak Etxeari dagokionez jasotzen duen kontzeptuak eta 75. Legean adierazitako printzipio orokorrek zenbait zalantza piztu dituzte; hain zuzen ere, horiei helduko diegu lan honetan.

Sumarioa:

I. CONCEPTO. II. TRANSMISIÓN. 1. La donación propter nuptias. 2. La libertad de testar. 3. La viudedad foral: testamento de hermandad y usufructo legal. 4. Regímenes económicos matrimoniales: en particular, la sociedad familiar de conquistas y las comunidades familiares de bienes. 4.1 Sociedad familiar de conquistas. 4.2. Comunidad universal de bienes. 5. Fiducia. III. REINTEGRACIÓN A LA FAMILIA. 1. Sucesión en bienes troncales. 2. Retracto gentilicio. IV. BIBLIOGRAFÍA.

irakurri gehiago
09 Urr 2017
Orriak: 597-634
Erantsitako artxiboa: PDF icon iura10[597-634]_fedhav.pdf

Gipuzkoako Foruetan Zuzenbide Zibileko xedapenik ez egoteak zailtasun handiak sortu zizkien gipuzkoarrei oinordeko bakarraren sistemari eusteko orduan; izan ere, sistema hori ezinbestekoa zen jabetzaren jarraitutasuna eta probintziaren oparotasuna bermatzeko. Horregatik, lege komunak edo Gaztelako legeak ematen zizkien aukerak baliatu zituzten ondarea ez zatitzeko ohiturarekin jarraitzeko.

Sumarioa:

I. LA AUSENCIA DE DERECHO CIVIL EN LOS FUEROS GIPUZKOANOS. 1. Las Leyes de Toro. 2. La Ley de Cortes de Madrid (1534). II. ESTRATEGIAS. 1. El recurso abusivo al Mayorazgo. 2. El Mayorazgo en Gipuzkoa. 3. La fiebre vinculadora. 4. Los contratos en Bizkaia. 5. Los contratos en Navarra. 6. Los contratos matrimoniales de los arrendatarios en Gipuzkoa. III. LA GUERRA DE LAS LEGÍTIMAS. IV. CONCLUSIONES. V. BIBLIOGRAFÍA.

irakurri gehiago
09 Urr 2017
Orriak: 573-596
Erantsitako artxiboa: PDF icon iura10[573-596]_fedhav.pdf

Artikulu honek Nafarroako alarguntasun-usufruktuaren panoramika orokorra eskaintzen du, eta haren ezaugarri juridikoetan eta alderdi sozialetan sakontzen. Instituzio horrek garrantzi handia izan zuen XVI. eta XVII. mendeetako alargunentzat; horrenbestez, haren bereizgarriak azaltzen dira hemen, eta alargunek Nafarroako auzitegien aurrean usufruktua aldarrikatzeko erabili zituzten bideak. Hain zuzen ere, usufruktua eta dotea berreskuratzeko eskubidea ziren Nafarroako Erresumako emakume alargunek aurrera egiteko zeuzkaten baliabide nagusiak.

Sumarioa:

I. INTRODUCCIÓN. II. CARÁCTER E IMPORTANCIA DEL USUFRUCTO. III. LA DEFENSA DEL USUFRUCTO ANTE LOS TRIBUNALES NAVARROS: OBLIGACIONES Y EXTINCIÓN. IV. VALORACIÓN Y EFICACIA DEL USUFRUCTO. V. BIBLIOGRAFÍA.

irakurri gehiago
09 Urr 2017
Orriak: 557-572
Erantsitako artxiboa: PDF icon iura10[557-572]_fedhav.pdf

70. hamarkadaren amaieran egin ziren Pirinioetako familien inguruko ikerketetatik abiatuta, tronkalekotako familiaren, oinordetzaren, familiaren ondarearen eta oinordekotzaren, eta ezkontzaren ekonomia-araubidearen inguruko tesi tradizionalak, aldakorrak denboran eta lekuetan, modu kritikoan berrikusten dira. Artikulu honek 1979an frantsesez argitaratutako eta 2011n berrargitaratua izan zen originalaren gaztelerako itzulpena da. Giltza hitzak: Pirinioetako familia. Etxea. Tronkalekotakotasuna. Oinordetza. Oinordeko bakarra.

Sumarioa:

I. INTRODUCCIÓN. II. LA CASA PIRENAICA Y LA PRIMOGENITURA. III. CASA Y MATRIMONIO. IV. MUTACIONES DEL ANTIGUO RÉGIMEN A LA CONTEMPORANEIDAD. V. BIBLIOGRAFÍA.

irakurri gehiago
09 Urr 2017
Orriak: 543-556
Erantsitako artxiboa: PDF icon iura10[543-556]_fedhav.pdf

Pirinioetako familiaren inguruko ikerketaren egoera ikuspegi historiko-juridiko batetik aztertzen da. XIX. mendetik honaino izan diren ekarpen historiografikorik nabarmenenak ikusten dira, XX. mendea arte iraundu diren mito erromantikoak azpimarratuz (etxea, tronkalekotasuna eta oinordeko bakarra), azken hamarkadetako ikerketetako ikuspegi berriek alboratu dituztenak. Artikulu honek 2001ean frantsesez argitaratutako eta 2011n berrargitaratua izan zen originalaren gaztelerako itzulpena da.

Sumarioa:

I. LA CONSTRUCCIÓN DE UN MODELO. II. LAS NUEVAS ORIENTACIONES DE LA INVESTIGACIÓN. III. BIBLIOGRAFÍA.

irakurri gehiago
09 Urr 2017
Orriak: 517-542
Erantsitako artxiboa: PDF icon iura10[517-542]_fedhav.pdf

Artikulu hau «Erromako familia»ren zenbait alderdi labur-labur azaltzen zituen ahozko aurkezpen batean oinarrituta dago. Ondorioz, Inperioko lehenengo hiru mendeetako Zuzenbidean zentratuko naiz, beste une historiko batzuetakoa alde batera utzita, eta, modu laburrean, familia agnatizioa, familia kognatizioa, patria potestas eta manus kontzeptuak, eta ezkontza jorratuko ditut. Erromatar munduan zeuden beste familia-eredu batzuk ere aipatuko ditut; bereziki, juduen eta kristauen arteko ezkontzak eta Egiptoko probintzialenak.

Sumarioa:

I. PRESENTACIÓN. II. FAMILIA AGNATICIA-FAMILIA COGNATICIA. III. CONTENIDO DE LA PATRIA POTESTAS-MANUS. 1. Patria Potestas.  2. Manus.  IV. MATRIMONIO Y DIVORCIO. 1. Matrimonio. 2. Divorcio. V. BIBLIGRAFÍA CITADA.

irakurri gehiago
09 Urr 2017
Orriak: 491-513
Erantsitako artxiboa: PDF icon iura10[491-513]_fedhav.pdf

Lehenengo Eusko Jaurlaritza Gerra Zibila lehertzearekin batera sortu zen, 1936an, etsaiak herrialdearen zati handiena mendean bazuen ere. Gobernuak nortasun nazionala berreraikitzeko lan goresgarria egin zuen, nahiz eta, porrot militarraren ondorioz, ez zen loratzera iritsi. Lan honek abentura hura deskribatzea du helburu, Gobernuaren araugintzaren eta administrazio-ekoizpenaren jatorrizko iturrietan arreta berezia jarrita. Giltza hitzak: Gobernu Autonomoa. Euskadiko Autonomia-Estatutua. Gerra zibila. Egituratze-prozesua eta instituzionalizazioa. Autonomia. 1936.

Sumarioa:

I. A modo de explicación inicial. II. La relación entre la Administración central y el Gobierno Vasco. 2.1. Las razones y método de la extensión autonómica. 2.2. La aplicación autonómica de la normativa proveniente del poder central. 2.3. El régimen de los funcionarios. III. Principios directivos de la política autonómica del autogobierno. 3.1. La Universidad Vasca. 3.2. El poder judicial en Euskadi. 3.3. La vertebración orgánica. IV. Notas características de la actuación del Gobierno Vasco. 4.1. Concentración de poder. 4.2. Política económica. 4.3. Juridicidad. V. EpÍlogo.

irakurri gehiago
09 Urr 2017
Orriak: 461-490
Erantsitako artxiboa: PDF icon iura10[461-490]_fedhav.pdf

Foruak ezeztatu zirenetik, aldarrikapen ugari egin dira Euskadin, XIX. mendean galdutako autogobernua berreskuratzeko. Eta eskaera horrek alderdien mugak gainditzen bazituen ere, Sabino Aranak sorturiko nazionalismoa izan zen helburu hori erdiesteko interes eta kemen handienak bideratu zituena.

Sumarioa:

I. UN PRIMER FRACASO. II. DE ESTELLA A PAMPLONA. III. DE PAMPLONA A VITORIA. IV. DE VITORIA A GERNIKA. V. CONSIDERACIONES FINALES. VI. BIBLIOGRAFÍA CITADA.

irakurri gehiago
09 Urr 2017
Egilea: MEES, Ludger
Orriak: 395-459
Erantsitako artxiboa: PDF icon iura10[395-459]_fedhav.pdf

Artikulu honetan, Nafarroak Bigarren Errepublikaren garaian Estatutuaren auzian izandako gorabeherak aztertzen dira, hainbat atalen bitartez: 1931ko Estatutu-prozesu bikoitza; 1931ko Estatutu-prozesua; 1932ko udazkeneko ekimenak; 1935eko otsailetik maiatzera Nafar Ateneoan izandako hizketaldiak; ezkerraren estatutismoa; Eladio Esparzaren eta Hilario Yabenen edozer Estatuturekiko boikot-estrategia; eta Estatutuaren eta Hobekuntzaren arteko polemika, 1935eko abenduaren eta 1936ko udaberriaren artean.

Sumarioa:

I. EL DOBLE PROCESO ESTATUTARIO DE 1931. II. EL PROCESO ESTATUTARIO DE 1932. III. LAS INICIATIVAS DEL OTOÑO DE 1932. IV. LAS CHARLAS EN EL ATENEO NAVARRO DE FEBRERO A MAYO DE 1935. V. EL ESTATUTISMO DE UN SECTOR DE LOS REPUBLICANOS Y SOCIALISTAS NAVARROS Y LA REPUBLICANIZACIÓN DE NAVARRA. VI. EL TRIUNFO DE LA ESTRATEGIA DE BOICOT A CUALQUIER PROCESO ESTATUTARIO DE ELADIO ESPARZA E HILARIO YABEN. VII. EL DEBATE SOBRE ESTATUTO O AMEJORAMIENTO DE DICIEMBRE DE 1935 Y DE MAYO-JUNIO DE 1936. VIII. BIBLIOGRAFÍA.

irakurri gehiago
09 Urr 2017