14 Iura Vasconiae | 341-362 | Espainiako Konstituzio-sisteman foraltasuna txertatzea eta eguneratzea. Jarraitu beharreko eredua?

  • Inicio
  • /
  • 14 Iura Vasconiae | 341-362 | Espainiako Konstituzio-sisteman foraltasuna txertatzea eta eguneratzea. Jarraitu beharreko eredua?
11 Sep 2018
Páginas: 341-362
Resumen:

Gaur egun Euskadi osatzen duten lurraldeen (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Nafarroako Foru Komunitatearen berezko sistema juridiko espezifikoa da foraltasuna. Mendeetan zehar izandako bilakaera medio, Espainiako 1978ko Konstituzioak 1. xedapen gehigarriaren bitartez txertatu eta berariaz babesten duen honetara iritsi gara. Aipatutako xedapenak eskubide historikoen esapidea erabili zuen bi errealitateok identifikatzeko. Artikulu honen bitartez azaltzen da foraltasuna nola egokitu eta txertatu den Espainiako antolamendu juridikoan, era horretan, gaur egun arte bizirik irautea bermatuz; azalpen horren ostean, orobat, galdetzen du hori gertatzeko modua foralen antzeko beste errealitate juridiko batzuentzat ere baliozko adibidea izan litekeen, hots, lege-sistemetan espezifikotasun nabariak dituzten eta estatuko antolamendu batek aitortu eta txertatu ditzan nahi duten errealitateentzat.