Argitaratzen du: FEDHAV
Argitalpenaren kodea: ISSN: 1699-5376
Urtea: 2014
Formatua: Aldizkaria
Laburpena:
Iura Vasconiae aldizkariaren 11. ale honetan daude jasota Euskal Herriko lurraldeetako Zuzenbide historiko eta autonomikoaren XII. sinposioan aurkeztutako hitzaldiak. Sinposioaren gaia autogobernuak gerra zibila hasi zenetik 1978an Espainiako Konstituzioan onartu zuten arte izandako bilakaera izan zen. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko gaur egungo egoera instituzionala, bakoitza bere argi-itzalekin, trantsizioaren lehen urteetan izandako gertakarietan dago oinarrituta. Erbesteko Euskal Gobernuaren legitimotasuna babes hartuta, 1976-1979 urteetako ahalegin handienak Gipuzkoako eta Bizkaiko kontzertu ekonomikoa berreskuratzera eta Arabakoari eustera bideratu ziren. Etorkizun autonomikoa prestatu beharra zegoen, behin-behineko egitura instituzional bat ezarrita eta egitura hark lagundu egin behar zuen, batetik, herrialdea normalizatzen eta, bestetik, 1978ko Estatuko Konstituzio berriaren eztabaidan Euskal Herriko lurraldeen estatus berezia babesten. Nafarroak, aldiz, eutsi egin zion hitzarmen ekonomikoari eta 1841eko abuztuaren 16ko Legean oinarritutako araubideari. Konstituzioak aukera eman zuen bi erkidegoek estatus berezia izan zezaten, lehen xedapen gehigarriaren bidez. Aldizkariak, horrez gain, Varia ataleko bi artikulu, erreseina bat eta María Ángeles Larreari eskainitako In memoriam bat ere baditu.
Sumarioa:
Deskargatu artxiboa: