Argitaratzen du: FEDHAV
Argitalpenaren kodea: ISSN: 1699-5376
Urtea: 2005
Formatua: Aldizkaria
Laburpena:
Donostian 2004ko abenduan eginiko IV. sinposioan aurkeztutako hitzaldiak biltzen ditu. Hau izan zen sinposioaren izenburua: foru-udalerria eta egungoa Euskal Herriko lurraldeetan. Bestalde, Historiaren Errege Akademiako akademiko eta Kartografia eta Arte Grafikoen Saileko zuzendari den Carmen Manso Portok eginiko Espainiako hiztegi geografiko-historikoa eratzearen inguruko azterlan historikoa ere sartu dugu 1. zk.-ko edizio digitalaren osagarri gisa eta hiztegiaren lehen ataleko (Nafarroako erreinua, Bizkaiko jaurerria eta Araba eta Gipuzkoa probintziak) datu-base interaktiboa ere bai, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko FEDHAV Fundazioak argitaratua. Azkenik, 2003ko abenduan Donostian eginiko III. sinposioan aurkeztutako komunikazioak ere sartu ditugu. Tronkalekotasuna Bizkaian eta jabetza-eskubidearen funtzio soziala eta euskal autonomia erkidegoko legeriaren ondarearen izaera familiarra aztertzen dituzte komunikazio horiek.
Sumarioa: