Argitaratzen du: FEDHAV
Argitalpenaren kodea: ISSN: 1699-5376
Urtea: 2012
Formatua: Aldizkaria
Laburpena:
Iura Vasconiae aldizkariaren 9. alean Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren X. sinposioan aurkeztutako hitzaldiak bildu ditugu. Hau izan zen sinposioaren izenburua: Euskal Herriko lurraldeetako konstituzionalismo liberala eta konstituzio historiko propioak (1812-1876). Konstituzio liberalen eta konstituzio historikoen arteko lotura aztertu dugu, lehenik, 1834ko, 1837ko, 1845eko eta 1869ko konstituzio-testuen foru-sistemarako irekiera edo itxiera aztertuta. Ondoren, foru-araubideek 1839ko urriaren 25ean estatu-legea egin arte izandako bilakaera aztertu dugu eta kapitulu berezia du, Nafarroan oraindik ere indarrean den arau bat baita, arau erabakigarria. Foru Berriaren garaiari lotutakoa da beste atal bat; Nafarroako 1841eko Lege Itundutik eta moderatuen arautik aurrerakoa. Aldiz
Sumarioa:
Deskargatu artxiboa: