Argitaratzen du: FEDHAV
Argitalpenaren kodea: ISSN: 1699-5376
Urtea: 2009
Formatua: Aldizkaria
Laburpena:
Iura Vasconiae aldizkariaren 6. alean sartu ditugu 2008ko abenduaren 11n eta 12an Donostian eginiko VII. sinposioan aurkeztutako hitzaldiak. Honako hau izan zen sinposioaren hitzaldia: Euskal Herriko lurraldeetako Zuzenbide historikoa: Fiskalitatea. Ezaguna da mendebaldeko Europako erakunde politikoetan, handietan zein bigarren mailakoetan, fiskalitateak zer garrantzi duen. Lehenik, Erdi Aroan eta Aro Modernoan Euskal Herriko lurraldeek kokagune edo harremankide izan dituzten erreinuetan Ogasunak izandako bilakaeraren ezaugarriak aztertu ditugu. Ondoren, Nafarroan “Estatu” fiskalitatearen sorrera eta erreinuko zerga-estrategiak ezagutuko ditugu; baita Erdi Aroan Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko mendeko Ogasunek zuten funtzionamendua ere. Hirugarrenik, Aro Modernoko ogasunaren berezitasunetan murgilduko gara. Aro Garaikideari dagokionez, Ogasun tradizionalak erregimen liberala ezartzean izandako krisia jorratu dugu eta, amaitzeko, Kontzertuaren eta Hitzarmen ekonomikoaren erregimen bereziak aztertu ditugu. Varia sailean Ana Suyapa Fernández-Sanchok Gipuzkoako baserrien jabetzaren ondorengotza arautzeari buruz idatzitako artikulu bat eta Juan de Churrucak Estrabon eta Euskal Herriari buruz idatzitako beste bat sartu ditugu.
Sumarioa:
Deskargatu artxiboa: